Urtero bezala, eta ekimenak duen arrakasta ikusita, saltokietan euskaraz hitz egiten dutenek edota ahalegintzen direnek Martxoaren 11tik eta 26 bitartean “Euskara sari Ziurra” kanpainan parte hartu ahalko dute. Euskara arloak sortutako egitasmoaren helburu nagusia herriko kontsumitzaile, merkatari, tabernari eta zerbitzuetako langileen artean euskara sustatzea da. Udalak kontsumitzaile euskaldunen sarea bultzatu nahi du eta baita euskarak negozioei balio erantsia eskain diezaiokeela erakutsi ere.
Euskaraz hitz egin edo jarduteko ahalegina egiten duten herritarrei txartel bat banatuko zaie. Bezeroak merkatari edo ostalariak emandako txartela karrakatu, eta jasoko dute edo zozketa baterako zenbakia eskuratuko dute. Zozketa martxoaren 27an egingo da, Dolumin Bariku egunean, Herriko plazan.