Martxoaren 22an askatuko dute Pablo Gorostiaga, kondena osorik beteta

Erredakzioa 2015ko mar. 9a, 12:03

Pablo Gorostiaga euskal preso politikoa aske geratuko da martxoaren 22an -igandea- kartzelan 8 urte eman eta gero. 19/98 sumarioaren harira zigortu zuen Entzutegi Nazionalak Pablo Gorostiaga, Patxo eta Isidro Murga laudioarrak, besteak beste.

73 urterekin aterako da espetxetik eta Laudio zein Aretako hainbat herritar bere bila joango dira Herrerako kartzelara -600 kilometrotara-.

Pablo Gorostiaga euskal preso politikoa aske geratuko da martxoaren 22an -igandea- kartzelan 8 urte eman eta gero. 19/98 sumarioaren harira zigortu zuen Entzutegi Nazionalak Pablo Gorostiaga, Patxo eta Isidro Murga laudioarrak, besteak beste.

73 urterekin aterako da espetxetik eta Laudio zein Aretako hainbat herritar bere bila joango dira Herrerako kartzelara -600 kilometrotara-.

Horretarako autobusa antolatu dute bere senide eta lagunek. Izena emateko epea martxoaren 18an bukatuko da eta 40 euro balioko du. Aretako Kultur Etxera, Laudioko Bazter Tabernara edo Zuhaitza Liburu dendara jo dezakete interesdunek. 23:00etan aterako da autobusa martxoaren 21ean.

Antolatzaileek espero dute Pablo Gorostiaga martxoarean 22an 21:00ak aldera Laudion egotea berriro.

Espetxealdi polemikoa

18/98 sumarioaren izaera politikoak hautsak harrotu zituen baina Pablo Gorostiagaren espetxealdia ere gatazkatsua izan da. Judit Uriarte, bere bikotea, Pablo kartzelan zegoen bitartean hil zen eta espetxe agintariek ez zuten ahalbidetu Pablok Judit agurtzea.

Bestalde, 2013ko Laudioko Jaien pregoilari izendatu eta gero, epaile batek erabakia legez kanpo utzi zuen Carlos Urquijok salatu eta gero.

Bestalde, Laudion, Aiaraldean eta Eusko Legebiltzarreko zenbait batzordetan aldarrikatu egin dute 70 urterekin aske utzi behar zutela, legeak agintzen duen moduan. Neurri hori saihesteko, arrisku bereziko presotzat jo dute espetxe agintariek Pablo Gorostiaga.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide