Laudioko Tokiko Garapen Agentziak ekintzaile, autonomo eta mikroenpresei zuzendutako doako ikastaroak antolatu ditu. Kurtsoak enpresa berrien promozioaren eta kudeaketaren inguruan izango dira. Guztira hiru ikastaro antolatu dituzte eta martxoan eta apirilean egingo dituzte.
Saioak arratsaldez emango dira, 16:00etatik 20:00etara, Agentzian bertan. Lehenengoa martxoaren 23tik 25era izango da, eta enpresa arrakastatsu bat izateko sorrera eta kudeaketa egokirako gakoak eskainiko ditu. Bigarrenak “Enpresa berrientzako marketinga” izena izango du eta eta apirilaren 8tik 10era garatuko da. Azken ikastaroa apirilaren 13an eta 14an izango da, eta mikroenpresentzako kudeaketa fiskalaren praktikak landuko ditu. Interesa duten pertsonek 94 403 49 80 telefonora deitu behar dute, edo garapenagentzia@laudiokoudala.net helbidera idatzi.