Aiaraldean Lan Bizi eta Ikasi ekimenak 2013an itxitako Lipmesa enpresako eraikina okupatu du Aretan. 19:30ean 30 gazte inguru lantegian sartu dira. Ekintza horren bitartez Aiaraldeko egoera sozioekonomikoa salatu nahi dute, Lipmesako itxierarekin 140 langile kaleratu zituztela gogoratuz.
Okupazioa sinbolikoa da eta gaur gauean zein bihar arratsaldean eztabaidak gauzatuko dituzte dinamika berriak abiatzeko. Egitasmo horren helburua da gazteen etorkizunaren inguruan ideiak garatzea.
Ekintzaileen asmoa da bihar eguerdian eraikinetik ateratzea planteamendu berriarekin eta urtebete barru itzultzea. Hori dela eta Ametsen Fabrika deitu diote ekintzari.
Momentuz Ertzaintzaren bi patruila-auto hurbildu dira lantegira baina ez dira gazteekin harremanetan jarri. Aiaraldean Lan Bizi eta Ikasi ekimenak deialdia zabaldu du eskualdeko gazteek Aretara hurbildu daitezen eta ekintza babestu dezaten.