Aurtengo babesgabeko familientzako udal laguntzen programa onartu dute. Programa hau, edozein arrazoi dela eta LANBIDEk ematen dituen laguntzak jaso ezin dituzten familientzat pentsatuta dago, hau da, RGI (diru-laguntzak bermatzeko errenta) eta PCV (etxebizitzarako prestazio osagarria) kobratu ezin dituzten bizikidetza-unitateentzat.
Laguntza hauek jasotzeko, baldintza desberdinak izan behar dira, hala nola, Laudion erroldatuta egotea eskaera egin baino 15 hilabete lehenago, 2014ko RGIaren %75a gainditzen ez duten diru sarrerak dituen unitate familiar baten parte izatea, eta zerbitzu sozialen informe onuragarria. Ildo beretik, laguntza hau jasotzen duten pertsonek, arazo desberdinengatik eskatzen dituzte, esate baterako, haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan edo derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikasten duten seme-alabak dituzten familiak, desintoxikazio prozesuan dauden pertsonak, RGI jaso ezin duten pertsonek edota genero indarkeria sufritu duten emakumeak. Urteetan zehar, urtean laguntza hauentzat eskaini diren kantitateak aldatuz joan izan dira; 2011n 46.000 euro, 2012an 90.000, 2013an 140.000 eta 2014an eta aurten, 165.000 euro. Laguntza honen bidez, hiru diru kantitate desberdin jaso daiteke: pertsona bakar bateko familientzat 460 euro, 2 pertsonen familientzako 596 euro eta 3 pertsona baino gehiagoko familientzat 659 euro.
Laguntza hau eskatzeko, baldintza guztiak betetzen duen edozein pertsonek zerbitzu sozialetatik pasatu behar da, eta bertan, 15 eguneko epean faktura desberdinak erakutsi. Laguntza jaso eta gero, udaletxeak jarraipen bat egiten du beti laguntza jasotako familiari, gastuak kontrolatzeko.