"Potatok 80. hamarkadan zerbait dibertigarriagoa egin nahi zuen"

Erredakzioa 2015ko mar. 4a, 19:26

PACO LOPEZ (La Carolina, 1956) Potato talde arabarraren abeslaria da. 30 urte bete ditu taldeak eta asteburuan Laudioko Sorgin Tabernan joko du. Bere ibilbidea eta gaurkotasuna ere aipatu du.

 

Askotan jo duzue Laudion?

Behin baino gehiagotan bai. Plazan eta kiroldegian jo dugula gogoratzen dut baina ezin dizut zehaztu zenbat aldiz jo dugun Laudion.

Euskal Herrian aitzindariak izan zineten reggae eta ska musikaren esparruan. Nola ikusten duzue zuen ekarpena?

PACO LOPEZ (La Carolina, 1956) Potato talde arabarraren abeslaria da. 30 urte bete ditu taldeak eta asteburuan Laudioko Sorgin Tabernan joko du. Bere ibilbidea eta gaurkotasuna ere aipatu du.

 

Askotan jo duzue Laudion?

Behin baino gehiagotan bai. Plazan eta kiroldegian jo dugula gogoratzen dut baina ezin dizut zehaztu zenbat aldiz jo dugun Laudion.

Euskal Herrian aitzindariak izan zineten reggae eta ska musikaren esparruan. Nola ikusten duzue zuen ekarpena?

Egia da Euskal Herrian ska eta reggae nahasten hasi zen lehenengo taldea izan ginela. Handik eta urtebetera edo hilabete batzuetara hasi zen Kortatu.

Bitxia da, hemengo eta batik-bat Kataluniako talde ugarik haien erreferentzia izan garela esan digute. Jaialdietan topo egin dugu talde hauekin urteetan. Erreferentziatzat hartu gaituzte musika mota hori jotzeko orduan, nazioarteko ska taldeak baino gehiago.

Berez batzuek gure abestiak jotzen dituzte.

Noizbait pentsatu zenuen taldeak 2015ean jotzen jarraituko zuenik?

1984. urteko Gabon zahar gauan sortu genuen Potato. Hasieran ez genuen horretan pentsatu. Lagun batzuk berbena talde bat zuten musikari sorta batekin elkartu ginen eta buruan genuena zen ondo pasatzea eta jendea dibertitzea.

Hori mantentzen dugu helburu garrantzitsu gisa. Guk ondo pasatzea eta jendea dibertitzea.

Hasieran ez nekien horrek iraungo zuen edo ez.

Bestalde urte horietan talde gehienek egiten zuten musika motaren ondorioz -Hertzainak, La Polla, RIP...- nahiz eta gure gustuko izan eta mezuekin ados egon, uste genuen beste euskarri musikala behar zela.

Zerbait dibertigarriagoa, ez hain erasokorra, hain erraietakoa. Guk zerbait dibertigarriagoa nahi genuen, mezua aldarrikatzailea izateari utzi gabe.

Eta hori ere mantendu dugu. Ska eta reggae oinarritzat hartuz larritzen gaituzten gauzak aipatzen jarraitu dugu, salaketekin jarraitu dugu, guri edo gure lagunei gertatzen zaiena islatzen dugu.

Hori izan da gure dinamika. Eta taldeko kide batek esaten zuen moduan: "esateko gauzak dauzkagun bitartean hor jarraituko dugu."

Guk ez dugu iraganari esker bizi. Noizean behin disko berria argitaratzen dugu. Adibidez azkenengo Durangoko Azokan "Potato todo el rato" diskoa atera genuen.

Euskal Herri tropikala ere aldarrikatu zenuten.

80. hamarkadan dena oso iluna zen, krisialdia ere bazegoen. Eta Gasteizen eguraldia hotza eta grisa da.

Egoeraren aurka protesta egin ez ezik modu sarkastikoan eguraldiaren aurka ere protesta egin nahi genuen. Zeru grisa eta elurraren aurkako matxinatzeko modua zen.

Jende ororen aldarrikapen ironikoa da. Bereziki hemen, Siberia-Gasteiz bezala ezagutzen den hiri honetan.

30 urteko ibilbide horrek zer mota aztarna utzi dizu?

Gehienbat ezagututako pertsonak eta lekuak. Egindako bidaiak eta ezagututako herriak eta hiriak. Ez turista gisa baizik eta itxaroten duten pertsona bezala. Beraiek ikusten duten moduan erakusten baitizute dena. Eta hori da niretzat garrantzitsuena.

Potatoko hasierako zenbat kide geratzen dira taldean?

Hori betiko tonika izan da. Talde handia izan garenez -7 edo 9 kide izan ditu taldeak- aldaketa asko egon dira. Rock taldeetan -3 edo 4 kidekoak- gehiago irauten dute kideek.

70 musikari inguruk jo dute Potaton. Ni naiz hasieratik geratzen den kide bakarra. Badago beste pertsona bat, gure lehenengo bateria-jotzailea izan zena eta soinu-teknikaria dena. Lehenengo 10 urteetan jo zuen eta bigarren aro batean 2 edo 3 urte gehiago jo zuen.

Betidanik hor egon da. Bere estudioan grabatu dugu diskoren bat. Hertzainak eta La Polla Recordes-en teknikaria izan da.

Aldaketa horiek guztiek alde onak eta txarrak dituzte. Alde batetik freskotasuna eta ideia berriak ekartzen dituzte eta bestetik oztopatzen dute gauza berriak sortzea.

Jende berria sartzen denean abesti mitikoak ikasi behar ditu eta gauza berriak sortzeko prozesua moteltzen da.

Diskoak sortzerakoan gure kontzeptua ez da lukainka lantegiarena. 10 edo 11 disko dauzkagu eta ez dira gutxi. Beste talde batzuek urtero ateratzen dute diskoa eta guri aldaketek hori oztopatu digute.

Baina zerbait esan behar genuenean esan dugu.

Beti saiatu gara Potato soinua mantentzen. Ez da ska ingeles hutsa ezta reggae klasikoa ere. Gure estiloa da.

Zer topatuko dute ikusleek kontzertuan zein diskoan?

Zuzenean disko berriaren abesti batzuk aurkeztuko ditugu eta betiko abesti sorta. Diskoari buruz esan dute -jarraitzaileek zein kazetariek- Potato soinua duela; abesti skatalitikoak, reggae abestiak... Ez da munduko gauzarik onena baina lan duina izan da eta lan asko du. Soinu Potateroa, finean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide