"Podiumak zapaltzeko urte guztian zehar dinamika on bat eraman izan dut, konstantziaz entrenatuz"

Ibone Sanchez Garmendia (Laudio, 1989) igerilaria triatloietan goia jotzen dabil azkenaldian. Bederatzi lasterketetan igo da podiumera.

Triatloietan lehiatzen igaro duzu uda, gustura emaitzarekin?

Ibone Sanchez Garmendia (Laudio, 1989) igerilaria triatloietan goia jotzen dabil azkenaldian. Bederatzi lasterketetan igo da podiumera. 

Triatloietan lehiatzen igaro duzu uda, gustura emaitzarekin?
Bai, egia esan oso gustura nabil denboraldi honetan. Lehenengo urtea da serio entrenatzen hasi naizena, entrenatzaile batek lagunduta eta dinamika batean sartuta. Denboraldiko lehen triatloiak ez ziren oso ongi joan, Senperekoan adibidez, eguraldi kaskarra zela eta, bizikletarekin erorketa izan bait genuen taldekako proban eta anbulantzian bueltatu behar izan ginen helmugara.


Hortik aurrera, emaitzak hobetzen joan ziren apurka-apurka: Espainako txapelketa unibertsitarioan zortzigarren sailkatzea lortu nuen, Pontevedrako klasifikatorioan zazpigarren, Hondarribian hirugarren, Donostian bigarren, Barakaldon lehenengo, Tuteran bigarren, Iruñean bigarren baita, Plentziako akuatloiean lehenengoa, Nojako akuatloian bigarren, Iruñean bigarren eta Guadalajarakoan bigarren baita. 



Zer egin behar da podiumak zapaltzeko?

Entrenatzaileak esan bezala, urte guztian zehar dinamika on bat eraman izan dut, konstantziaz entrenatuz. Hilabete eta erdi geldirik izan ninduen belauneko lesioa kenduta, azkenean bere fruitua eman duela uste dut. Hala ere, maila altuagoko podiumak ere badaude eta horiek zapaltzeko, gogor entrenatzen jarraitu beharko dut.



Igeri, korrika ala txirrindula, zer duzu gustokoen?

Ba igeriketatik etorrita, igeriketa oso gustuko dut, urte asko izan dira Laudioko igeriketako klubean eman ditudanak eta oso bizipen politak izan ditudan kirola izan da. Hala ere, korrika egitea betidanik gustatu izan zait eta disziplina honetan aurten lortutako maila ona dela esan dezaket. Txikitan, Laudioko atletismo taldean ere ibili nintzen denboraldi motz batez, baina igeriketarekin ezin nuenez konpaginatu, azkenean utzi behar izan nuen.


Txirrindula da gehien kostatzen ari zaidana, baina pixkanaka-pixkanaka, honetan ere maila hobetzen joatea espero dut eta hiruen arteko oreka bat lortzea.



Zumarraga-Urretxuko Urola triatloi taldearekin zabiltza jokatzen. Nolatan?
Gasteizen triatloiko ikastaroak ematen ari nintzela, nire ikasleetako batek Urola triatloi taldearen inguruan oso ongi hitz egin zidan eta beraiekin harremanetan jarri nintzen taldeko kide bihurtzeko. Oso ondo hartu ninduten hasieratik eta bertan geratzea erabaki nuen. Egia esan, oso talde umila eta jatorra iruditu zitzaidan eta hori izan zen beste triatloi talde ``elitistekin´´alderatuta, aurrerapausua ematera bultzatu ninduen arrazoi nagusienetariko bat.



Aiaraldean triatloi taldea osatzea zer da, amets bat?

Noizbait burutik pasa izan zaidan ideia dela esan dezaket, kirol honek gaur egunean izaten ari duen bultzada ikusirik. Aurten jarduera fisikoan eta kirolean lizentziatu berri naizenez, proiektu polita izan zitekeela pentsatu nuen hasiera batean; gainera, herriko triatloilari kopurua ez da batere txikia eta bakoitza talde batekoa denez, denak elkartzeko eta elkarrekin entrenatzeko aukerak irekiko lituzke. Bestalde, hasiberriei zuzenduriko ikastaroak antolatzea posible izango litzateke baita, Gasteizko gizarte etxe ezberdinetan egiten dudan bezala, triatloia herritarren artean ezagutzera emanez. Ea egunen baten amets hori egi bihurtzen den!



Kirolari bezala zein da zure helmuga?

Nire helmuga, urtez urte aurrerapausu bat haratago ematea eta nire maila hobetuz joatea da. Inolako presiorik gabe, noski, eta betiere, disfrutatzen dudan bitartean egiten dudalarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide