30 taberna inguruk VIII. Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute

Erredakzioa 2015ko mar. 4a, 09:07

Martxoak 14, 15, 19, 20, 21 eta 22 herriko 30 bat tabernek Laudioko VIII. Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute. Pintxo guztiek 1,30 euro balioko dute eta bi asteburu horietan dastatu eta bozkatu ahalko dira.

Taberna edo jatetxe bakoitzak pintxo libre bat prestatuko du eta bi epaimahai mota egongo dira: alde batetik, teknikoa zeina gastronomian adituez osatuta egongo baiten; eta bestetik, herritarra.

Parte-hartzaile herritarrak kupoi bat bete beharko du, bertan ostalaritza establezimendu ezberdinetako 5 zigilu erantsita eta ontzi batean sartuz. Gutxienez zigilutako batek hiri-inguruko taberna batekoa izan beharko du.

Bestalde, epaimahai teknikoak 10 pintxorik onenak iragarri ondoren, hautatuek Zubiko Etxera joan eta pintxoa eraman beharko dute irabazlea zein den aukeratzeko.

Gainera, pintxo barrarik onena eskaintzen duen ostalaritza establezimendu bat ere aukeratuko dute. Epaimahaia teknikoak pintxoen ugaritasuna, aurkezpena edota zerbitzarien arreta kontuan hartuko du, besteak beste.

Parte hartuko dituzten tabernak eta eskainiko dituzten pintxoen izenak jakiteko concursopintxoslaudio.com web gunea bisita daiteke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide