Tokiko Garapen Agentziak sare sozialen eta Interneten marketina egiteko tresnen inguruko ikastaroak prestatu ditu martxotik ekainera. Lehenengoa Mailchimp email marketina ahalbidetzen duen tresnari buruz izango da eta martxoaren 25ean eta 26an egingo da, 9:00etatik 13:00etara. Ikastaroak 40 euro balioko ditu. Apirilaren 22an, 09:00etatik 14:00etara, Twitter sare soziala erabiltzen ikasteko kurtsoa egingo da eta 25 euro balioko ditu. Hirugarrena, maiatzaren 28an, 09:00etatik 13:00etara izango da eta Linkedin profesionalentzako sare sozialaren inguruan izango da. Ikastaroak 25 euro balioko ditu. Azkenak bi egun iraungo ditu eta 40 euro balioko ditu. Ekainaren 17an eta 18an, 09:00etatik 14:00etara SEOren bitartez Interneteko bilatzaileetan web orrialdeak posizionatzeko tresnak erabiltzen irakatsiko da. Ikastaro guztiak Garapen Agentzian izango dira. Izen emateak Agentzian bertan edota www.euskadinnova.net web guneko Enpresa Digitala atalean egin litezke.