Ostiralean egindako prentsaurrekoan EAJk egindako adierazpenei erantzun die. Koldo Zabala zinegotziak azaldu du Udal Gobernu Taldeak hainbat inbertsio gauzatu dituela.
Zabalak aipatu du Ugarte eta Alberto Acero plazetan obrak hasi dituztela. Era berean, Arraño eta Gardeako Santa Kruz obrak burutu dituztela. Herriko argiak -Zumalakarregin edo Pio XII kaleetan adibidez- ere aldatu dituztela ziurtatu du.
Gardeako errepidea asfaltatzeko dirua ere bideratu duela azaldu du Bilduk, baina eguraldia hobera egin arte ezingo dira hasi lan horiek.
Bestalde, Zabalak gogoratu du Latiorroko tunelean legealdiko lan garrantzitsuenak abiatu dituztela. 1,5 milioi euroko balioa izango dute obra horiek.
Likidazioa
Fikziozko likidazioa egitea leporatu zion EAJk Bilduri. Horren aurrean Bilduk adierazi du likidazioa teknikoek egiten dutela.