Pasa den astean harriak eta lurra jausi egin zen Bitorikako harrobiaren behealdean, parkinga dagoen lekuan. Inguruari segurtasuna emateko espezializatutako enpresa batekin jarri zen kontaktuan Udala. Egoera klimatologikoak okerrera egin izanak lur-jausien arriskua handitu egin du.
Udal ordezkariak eta teknikariak bildu ziren egoerari aurre egiteko. Hartutako lehenengo neurria parkinga ixtea izan zen, segurtasunaren mesedetara. Horrekin batera, Arabako Foru Aldundiko arduradunekin kontaktuan jarri ziren. Izan ere, Aldundia bera izan zen harrobiaren eraberritze lanak egin zituena, hartarako Nerbioi ibaiaren bideratzetik eta Aldai plazako parkingaren lanetatik ateratako lurra erabiliz.
Aste honetan bilduko dira AFAko arduradunekin. Inguruari segurtasuna emateko pausoak zehaztuko dituzte. Udalak, laguntza teknikoa ez ezik, ekonomikoa ere eskatuko dio Aldundiari, bera baita egindako lanen erantzulea.