Telefonia eta energia kontsumoarekin lotutakoak dira Udalak jasotako kontsulta gehienak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko mar. 1a, 20:35

Kontsumoko Udal bulegoak 576 kontsulta erantzun ditu 2014 urtean, kontsulten % 38k erreklamazio formal bat izan du ondorio.

Telefonia izan da kontsulta gehien eragin duen kontsumo arloa, guztira 199 kontsulta, batez ere sakelako telefonoei lotutakoak. Besteak beste, mezu laburrak jasotzeko izandako arazoak, errealitatearekin bat ez datozen kontratuak eta telefono linea eta bermeekin izandako arazoak salatu dituzte bulegoaren erabiltzaileek.

Beste kontsulta askok energia kontsumoarekin izan dute harremana, 84 kontsulta elektrizitatea edo gas kontsumoari lotutakoak izan dira. Kontratuen inguruko ezjakintasuna eta hornitzailea aldatu nahi izatekotan izandako arazoak dira gehien salatu direnak. Produktu elektronikoak, autoen erosketa eta konponketa eta banku eta aseguruek ere hainbat kontsulta eta erreklamazio eragin dituzte.

Kontsumoko Udal Bulegoan laudioarren kontsultak ez ezik,  inguruko herrietakoak ere jaso dira:  431 kontsulta Laudiotik heldu dira, Amurrioarrek 62 utzi dituzte eta Orduñarrek, 31. Gainontzeko kontsultak Aiara, Artziniega, Okondo, Ugao eta Basauritik heldu dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide