Etiopiaren aldeko lasterketa solidarioa egingo da martxoaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko ots. 8a, 08:00

Abay Etiopiak eta Laudio Atletismo Klubak antolatuta., 10 km-ko lasterketa bat eta familientzako 2  km-ko beste bat egingo dira goizeko 10:00etan Laudioko herrigunean. Helburua da laguntza ematea Etiopian nekazaritza-proiektu bat martxan jartzeko.

Abay Etiopiak eta Laudio Atletismo Klubak antolatuta., 10 km-ko lasterketa bat eta familientzako 2  km-ko beste bat egingo dira goizeko 10:00etan Laudioko herrigunean. Helburua da laguntza ematea Etiopian nekazaritza-proiektu bat martxan jartzeko.

Datorren martxoaren 15ean Laudioko kaleek Etiopiaren aldeko lasterketa solidario bat hartuko dute, Abay Etiopia gobernuz kanpoko erakundearen ekimenez, eta Laudio Atletismo Klubaren laguntzaz. Lasterketa in real time izango da, izeneanbertan jasotzen denez, hau da, denbora errealean; horrek esan nahi du ordu berean estatuko beste hainbat lekutan eta Walmaren (Etiopia) ere probak jokatuko direla. Laudion bi proba izango dira, bat 10 km-koa, eta beste bat familientzako. Azken hau ez da konpetitiboa izango (oinez ere egitea dago) eta familia bakoitzetik nahi beste kidek hartu dezakete parte.

Lasterketaz gain, Abay Etiopia elkarteak beste ekitaldi batzuk egingo ditu herrian, Afrikako herrialde horretan egiten duen lana jakinarazi eta zabaltze aldera. Aurtengo asmoa da Walmara aldean nekazaritza iraunkorreko proiektu bat abian jartzea.

Lasterketan izena emateko epea zzabalik da dagoeneko eta prezioa 10 eurokoa da bai 10 km-ko probarako bai familianetzako lasterketerako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide