Otsailaren 28an Andaluzia Eguna ospatuko da eta Andaluzia Etxeak jarduera batzuk eta besteak antolatu ditu larunbat eta iganderako. Hala, otsailaren 28an, larunbata, 10:30ean haurren marrazki lehiaketa egongo da eta 12:30ean txikienek flamenko erakustaldia egingo dute. 13:00etan marrazki lehiaketako sari banaketa izango da eta ordu bat geroago anaiarteko bazkaria.
Arratsaldean, 18:30ean mahai jokoen txapelketako sari banaketa egingo da eta ondoren flamenko dantzari hasiberrien erakustaldia. 19:00etan Julio Tomek Rosalía de Castro idazle galiziarraren olerkien errezitaldia egingo du. Ondoren, Rocioko “Algazara” abesbatzak abestuko du eta 19:30ean Julio Tomek Juan Antonio Cavestany Sevillako poetaren “El patio y la azotea” errezitatuko du. Hurrengo egunean, otsailak 29, igandea, 13:30ean bazkideentzako luntxa egingo da.