EAJk herrian inbertsiorik ez egitea leporatu dio Bilduri

Erredakzioa 2015ko ots. 25a, 16:22

Laudioko EAJk prentsaurrekoa eskaini du goizean Bilduri inbertsiorik ez egitea leporatzeko. Jeltzaleek esan dute 2013 ekitaldian, aurrekontuan aurreikusitako eta Udalbatzan adostutako inbertsioen %71 ez zela bete. 2014 ekitaldian, aurrekontuan aurreikusitako eta Udalbatzan adostutako %66 ez zen inbertitu haien ustez.

Laudioko EAJk prentsaurrekoa eskaini du goizean Bilduri inbertsiorik ez egitea leporatzeko. Jeltzaleek esan dute 2013 ekitaldian, aurrekontuan aurreikusitako eta Udalbatzan adostutako inbertsioen %71 ez zela bete. 2014 ekitaldian, aurrekontuan aurreikusitako eta Udalbatzan adostutako %66 ez zen inbertitu haien ustez.

Era berean, EAJk adierazi du Bildurekin adostutako hainbat proiektu ez direla gauzatu “nekazal eta herri eremuen asfaltatzea, Ugarte plazako berriztatzea, enplegua suspertzeko politika aktiboak betetzea eta langabezian dauden gazteei bideratutako lanbide programak” hain zuzen.

Horretaz gain obra gehienak atzeratzea eta legealdiaren azken urtean egitea aurpegiratu diote jeltzaleek udal gobernu taldeari. Agerpenean aipatutako eduki osoa beheko eranskinean irakur daiteke.

Soberakinak

EAJren ustez manipulatuak daude Bilduk ematen dituen datuak soberakinen inguruan. Ziortza Sierrak esan du soberakinen datuak fikziozkoak direla. Zinegotziaren aburuz 4,2 milioi euro horietatik 1,7 milioi euro kendu behar dira 2014ko aurrekontutik konprometituta daudelako inbertsioak egiteko.

Mikel Lasaren agurra

Mikel Lasak hedabideak agurtu ditu eta azken 4 urteetan egindako lana eskertu die. Modu berean, EAJk herriko gobernagarritasuna bermatu duela erantsi du eta horregatik harro daudela azaldu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide