Erabilera anitzeko areto baterako proiektua aurkeztu du Udalak

Erredakzioa 2015ko ots. 25a, 09:41

300 eserleku izango lituzke aretoak, eta 4.7 milioi euroko kostua izango luke

Laudion erabilera anitzeko areto bat eraikitzeko proiektu berri bat aurkeztu du Laudioko Udal Gobernu Taldeak. Aldaikoerreka plazan dagoen orubean egongo litzateke aretoa. Bertan halako eraikin bat egitearen ideia duela urte batzuk atera zen, eta Udalak enpresa bati enkargatu zion orduan hori posiblea izango litzatekeen jakiteko ikerketa egitea, Koldo Zabala zinegotziak azaldu duenez.

300 eserleku izango lituzke aretoak, eta 4.7 milioi euroko kostua suposatuko luke

Laudion erabilera anitzeko areto bat eraikitzeko proiektu berri bat aurkeztu du Laudioko Udal Gobernu Taldeak. Aldaikoerreka plazan dagoen orubean egongo litzateke aretoa. Bertan halako eraikin bat egitearen ideia duela urte batzuk atera zen, eta Udalak enpresa bati enkargatu zion orduan hori posiblea izango litzatekeen jakiteko ikerketa egitea, Koldo Zabala zinegotziak azaldu duenez.

Aretoa lur azpian egongo litzateke, eta 300 eserleku izango lituzke. Baina kontzertuetarako 210 eserleku kendu ahalko lirateke, orotara 400 pertsonentzako tokia utziaz.

Areto nagusiaz gain, eraikinak “ekoizpen artistikorako” zonalde bat ere izango luke, eta baita hainbat biltegi eta gela ere. Aretoaren kostua 4.7 milioi eurokoa izango litzatekeela aurreikusten du ikerketak, baina ikerketaren egileek azpimarratu dute zaila dela aurrekontu zehatz bat imajinatzea.

Proiektua gainontzeko talde politikoei aurkeztu diete, eta herritarrei aurkezteko bilera bat ere egin dute. Zabalak adierazi du beste taldeekin kontsentsu batera iritsi nahi dutela proiektua aurrera atera dadin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide