Menpekotasunen planaren diagnostikoan jokoak eta teknologia berriak jaso dituzte

Diagnostikoaren helburua herritarrek mendekotasunen inguruan duten pertzepzio, iritzi eta informazioa ezagutzea izan da, ondoren eskuhartzerako ekintza zehatzen inguruan erabakiak hartu ahal izateko.

Diagnostiko honen helburua heriitarrek mendekotasunen inguruan duten pertzepzio, iritzi eta informazioa ezagutzea izan da, ondoren eskuhartzerako ekintza konkretuen inguruan erabakiak hartu ahal izateko.

Diagnostikoa gauzatzeko herritarren parte hartzea ezinbestekoa izan da, talde ezberdinen errepresentatibitatea bilatu baita; udalerriko 12 eta 20 urte bitarteko 624 ikasleri inkestak egin zaizkie, esparru ezberdinetako sei eztabaida talde egin dira (eremu komunitarioa, hezkuntza eremua, gizarte osasun eremua, eremu politikoa, gazteria eta lan eremua), eta hamar elkarrizketa gauzatu dira. Guztira, 60 pertsonek eta 48 erakundek hartu dute parte prozesu honetan.

Honakoak dira diagnostikoak emandako ondorio batzuk:

  • Herritarrak lonjen fenomenoarekin larrituta agertu dira. Hala ere, fenomeno hori globala da, ez da bakarrik herrian gertatzen.
  • Menpekotasuna ez da substantzietara mugatuko. Teknologia berriek ere menpekotasuna sor dezakete eta eremu honetan arrisku egoerak eman daitezke (cyber bullying-a, adibidez).
  • Jokoak eta apustuek ere menpekotasuna sortzen dute eta ludopatia asko hazten ari da. Gai honen inguruan prebentzio lana egitea beharrezkoa ikusten dute.
Arrisku egoerei aurre egiteko estrategiak bilatu behar direla adierazi du Udalak.
 
Gai honi buruzko informazioa Zuinean zabalduko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide