"Ametsak errotuz" topaketetan Can Vies etxe okupatuko kideak arituko dira, besteak beste

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko ots. 23a, 08:42

Laudioko gazte asanbladak eskualdeko beste asanbladekin elkarlanean "Ametsak errotuz" deituriko gazte asanblada eta gaztetxeen topaketak antolatuko ditu Laudion martxoaren 13tik 15era.

Topaketen helburua Euskal Herri osoko gazte asanblada zein gaztetxeetako kideak batzea da, esperientzia eta ezagutza desberdinak partekatu eta elkar ezagutzeko asmoz.

Laudioko gazte asanbladak eskualdeko beste asanbladekin elkarlanean "Ametsak errotuz" deituriko gazte asanblada eta gaztetxeen topaketak antolatuko ditu Laudion martxoaren 13tik 15era. Topaketen helburua Euskal Herri osoko gazte asanblada zein gaztetxeetako kideak batzea da, esperientzia eta ezagutza desberdinak partekatu eta elkar ezagutzeko asmoz.

Topaketetan parte hartzeko gonbitea Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanblada guztiei luzatu zaie. Euskal Herriko txoko desberdinetatik datozen gazteentzat akanpalekua, dutxak, gosariak eta bazkaria jarriko dituzte eskuragarri.

Laudioko gazte asanblada hilabete luzez ibili da topaketa hauek antolatzeko lanak egiten. Topaketen ideia, ordea, ez da hutsetik hasi. Hedabideetara bidalitako prentsa-oharrean azaldu duten bezala Asturiaseko lagun batzuengandik sortu zen ideia hein batean. Asturiaseko kolektibo desberdinetako kideek Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen funtzionamenduaren inguruko dokumental bat egiteko asmoa zuten eta Laudioko gazteekin jarri ziren kontaktuan proiektuari hasiera emateko. Ideia horretatik habiatuta gazte asanbladako kideek Euskal Herri mailako topaketak antolatzea otu zitzaien, bi dinamikak ametsak errotuz proiektuan uztartuz.

Laudioko Gazte asanbladak helarazi duen bezala, topaketen helburua nahiko xumea da., hots, bertaratuko diren gaztetxe eta gazte asanbladen arteko harremana eta eztabaida sustatzea. Egitarau oparoa antolatu dute helburu honi begira eta hurrengo egunetan argitaratuko dute.

 Ostiralean, martxoak 13, proiektuaren aurkezpenaren ostean mahai-inguru bat ospatuko da Espainiar estatuko hainbat gaztetxeetako kideekin. Bertaratuko diren etxe okupatuen artean Bartzelonako Can Vies, Madrileko Atalaya eta La Casika eta Oviedoko La Madreña aurkitzen dira. Larunbatean Euskal Herriko gazte asanblada eta gaztetxeen arteko eztabaida eta elkar ezagutzarako ordua izango da. Horren ostean herri bazkaria ospatuko dute Herriko plazan. Arratsaldean bertaratutako gazteak, Bilbon, arratsaldeko 19:00etan, Gutun sozialaren aldeko manifestaziora bideratuko dira.

Eztabaida eta antolatzeko eredu desberdinak ezagutzeaz gain eskaintza kulturala ere egongo da. Ostiral zein larunbat gauean kontzertuak antolatuko dira Laudioko Gaztetxean eta eskualdeko hainbat taldek joko dute bertan besteak beste, hala nola, Esne Potak, Astarte eta Ikaära.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide