Azken asteetan izandako euriteek lur-jausiak eragin dituzte Laudioko hainbat lekutan. Oleta Bidean, adibidez, udal zerbitzuak bidea egokitzeko lanean aritu behar izan dira. Ellakuri futbol zelaiaren gunean ere lur-jausiren bat gertatu da eta lekua garbitu egingo da aste honetan.
Aretan, Bitorikako aparkalekuan, harrobi zaharraren gunean, lur-jausiak ere izan dira. Parkingaren zati bat itxi behar izan da segurtasunagatik, menditik harri gehiago jauzteko arriskua baitago.
Aretan Bitorikako parkinga
Gauzak horrela, Udaleko arduradunak lur-jausietan aditua den enpresa batekin bildu dira, Bitorikako gunearen segurtasuna bermatu ahal izateko.
Aste honetan enpresa horrek Bitorikako alde garaian harresi natural bat jarriko du prebentzio neurri moduan, parkingeko gunean lur-jausi gehiago egon ez dadin. Lanak asteartean edo asteazkenean hasi eta astean bertan bukatzea espero da. Aparkalekua erabili ahal izango da bitartean.