Laudioko Udaltzaingoak adierazi du gaur goizean Pablo Urkijo laudioarraren gorpua topatu dutela Altuin, Olarte inguruan.
Atzo, SOS Deiak taldeak koordinatuta, Udaltzaingoak, Ertzaintzak , Babes Zibilak eta hainbat herritar boluntariok osatatukoa taldeek Gardea eta bere inguruak arakatu zituzten galdutako gizonezkoaren bila. Bilaketak emaitzarik eman ez eta gaur berriro ere ekin diote lanari, goizeko 09:00etan. Ordu gutxi batzuk beranduago topatu dute Urkijoren gorpua Olarte inguruan.
Ostiral arratsaldean desagertu zen Laudion 82 urte zituen Pablo Urkijo laudioarra. Familiak jakinarazi zuenez, gizonezkoa ostiralean arratsaldean paseoan atera zen Gardeara, baina bidean desagertu zen. Atzo bilaketa Laudioko hainbat eremutan gauzatu zen, Gardean bereziki, baina ez zuten topatu nahiz eta herritar ugarik parte hartu zuten. Azkenean Gardean, Altuin, agertu da bere gorpua.