Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatu du iragan abuztuaren 17an Laredoko hondartzan zeunden laudioar bi, aita eta alaba, erailtzea leporatu dioten akusatuarentzat.
Laredoko Instrukzioko 1. zenbakiko Auzitegiak Kantabriako Entzutegi Probintzialera bidali du auzia aste honetan instrukzioa amaitu eta akusazio idazkiak jaso ondoren.
Herri epaimahai baten esku izango da orain M.R.I., Mercedes García Baliño eta Gabino Garcíaren ustezko hiltzailea, epaitzeko ardura.
Instrukzioaz arduratu den epaileak adierazitakoaren arabera, “ez dago gertakarien inguruko duda izpirik ez eta egiletzaren inguruan ere”. Erailketa ikusi zuen testigu ugariren aurrean gertatu zen, berain artean, akusatua atxiki egin zuen ertzain bat. Akusatuak fidantzarik gabeko kartzela-zigorra jaso du gertaerak suertatu zirenetik.