Emakumeen nazioarteko eguna, Martxoak 8, hurbilago dago. Modu originalean gauzatzeko asmoz eta estreinako aldiz aurten, filma laburra grabatuz ospatu nahi dute data hori eta horretarako , Berdintasun Zerbitzutik, deialdia zabaldu dute grabazioan parte hartzea ahalbidetzeko.
Pelikularen grabazioan parte hartzera deituak daude bereziki haur edo ume bat izateko zain dauden bikoteak, asmoa gurasoekin elkarrizketa laburrak grabatzea da, oraindik jaiotzeko dauden, aurren sexuari buruz hitz egiteko: zer espero duten, zer nahiko luketen azaldu eta horren garrantziari buruz bai gurasoentzat zein inguruko zuzenentzat eta gizartearentzat.
Horrekin sexuen desberdintasunaren jatorriari buruzko gogoeta eta hausnarketa egitea da helburua, hala nola filmaren bitartez martxoaren 8ko ekintzen zabalpen handiagoa lortzea bilatzen da.
Horretarako, laudioarren parte hartzea eskatzen dute igande honetan, otsailak 22, goizeko 11:00etatik aurrera, Herriko Plazan.