Javier de Andresek Musika-Etxean bulegoak jartzeko asmoa berretsi dio SOS Laudio Lamuza Parkeari

Erredakzioa 2015ko ots. 19a, 17:07

Astelehenean bilera izan dute Javier de Andrés Arabako Ahaldun Nagusia, PPko zenbait ordezkari -Santiago Abascal eta Joseba Elejalde-, Arabako Foru Aldundiko arkitektoa eta SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Laudioko Kultur Etxean.

Javier de Andrések parkeko musika-etxean bulegoak jartzeko asmoa berretsi du. Laudioarren kexen aurrean erantzun du bere ustez hori dela Foru Aldundiaren esku hartzea justifikatzeko modu bakarra gainerako udalen aurrean.

Astelehenean bilera izan dute Javier de Andrés Arabako Ahaldun Nagusia, PPko zenbait ordezkari -Santiago Abascal eta Joseba Elejalde-, Arabako Foru Aldundiko arkitektoa eta SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Laudioko Kultur Etxean.

Javier de Andrések parkeko musika-etxean bulegoak jartzeko asmoa berretsi du. Laudioarren kexen aurrean erantzun du bere ustez hori dela Foru Aldundiaren esku hartzea justifikatzeko modu bakarra gainerako udalen aurrean.

Bulegoak lehenengo solairuan egongo lirateke eta eraikinaren beste solairuek zehaztu gabeko erabilerak izango lituzkete. Ahalduna eta arkitektoak erakusketa gela aipatu dute, besteak beste, baina ezer zehatza proposatu gabe.

PPko ordezkari politikoak azaldu du proiektua hurrengo hilabeteetan garatuko dela uda hasieran esleitzeko.

3 milioi euroko eskaerari ezezko borobila

Javier de Andrések adierazi du oposizioak eta SOS Laudioko Lamuza Parkeak proposatutako Foru Arau aldaketari uko egingo diola.

Hau da, eskatutako 3 milioi euroak ez dira bideratuko parkera. Ahaldunak erantsi du 2015ean diru hori ez dela beharrezkoa lanei aurre egiteko.

Kasinoa

Kasinoan ere lanak egiteko beharra dagoela adierazi du Ahaldunak, baina ez du zehaztu ez datarik ez Foru Aldundiak dirurik jarriko duen.

Hurrengo bilera

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformako kideek martxoan egin nahi dute blera Javier de Andrésekin, bere hitzen jarraipena egiteko eta jakiteko dirua bideratuko den 2015ean Lamuza Parkera. Ahaldunak erabaki hori oposizioaren eskuetan dagoela esan du nahiz eta PPk proposamena egin duen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide