Udaleko Ongizate arloak, Laudion Bizi Gara elkartearen laguntzarekin, justizia sozialaren inguruko hiru hitzaldi antolatu ditu datorren martxorako.
Martxoaren 10ean inmigrazioa izango da gaia, eta Gorka Moreno eta Julen Zabalo EHUko irakasleek hitz egingo dute Kultur Etxeko Arraño gelan, 19:00etan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.
Martxoaren 18an via campesina-ri buruz mintzatuko da Iñaki Urkijo EHNEko kidea, herriko plazako hitzaldi aretoan, 19:00etan.
Martxoaren 26an, "alternativas economicas" izango da gaia, eta EHUko Antxon Borja izango da hizlaria: Hau ere heriiko plazako hitzaldi aretoan izango da, 19:00etan.
Laudion Bizi Gara elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu sortu zenetik,herriko kultura ezberdinak ezagutu eta aurreiritziak alde batera utziz elkarbizitza sustatzeko. Helburu honekin elkarretaratzeak, jaialdiak eta "bizilagunak etxera" bezalako ekintzak sustatu dituzte herrian.