"The Room Hunter ihesaldi jokoa da"

Erredakzioa 2015ko ots. 19a, 17:52

REBECA DE SANTIAGO (Laudio, 1989) eta ICIAR MARCOS (Laudio, 1990) lagunak dira eta bere koadrilarekin Bilbora hurbildu eta The Room Hunter jokoan parte hartu dute. Esperientziaren inguruan mintzatu dira.

Nola bururatu zitzaizuen The Room Hunter jokoan parte hartzea?

I-Nik entzunda nuen Bilbon bi joko zeudela, The Room Hunter eta Mad Mansion. Bestea ezagutzen nuen, Laudioko neska batek han lan egiten duelako eta bere mutil-laguna jabea delako. Koadrilari aipatu nion eta proposatu nien jokoan parte hartzea.

REBECA DE SANTIAGO (Laudio, 1989) eta ICIAR MARCOS (Laudio, 1990) lagunak dira eta bere koadrilarekin Bilbora joan eta The Room Hunter jokoan parte hartu dute. Esperientziaren inguruan mintzatu dira.

Nola bururatu zitzaizuen The Room Hunter jokoan parte hartzea?

I-Nik entzunda nuen Bilbon bi joko zeudela, The Room Hunter eta Mad Mansion. Bestea ezagutzen nuen, Laudioko neska batek han lan egiten duelako eta bere mutil-laguna jabea delako. Koadrilari aipatu nion eta proposatu nien jokoan parte hartzea.

R-Gogoratzen dut hori baino lehen koadrilako beste batek esan zuela jokoa existitzen zela. Baina ez genion kasu handirik egin eta bertan behera gelditu zen plana.

Azkenean modan jarri zen eta erabaki genuen joatea.

Zertan datza The Room Hunter?

I-Ihesaldi jokoa da.

R-Aldez aurretik azalpen batzuk ematen dizkizute eta libreta batean arraroak diren gauzak jaso behar dituzu.

Gero gela batean sartzen zara eta ordubete daukazu irteteko.

Sartzen zarenean hasten zara ikusten arraroak diren gauza ezberdinak. Ez dut pistarik eman nahi.

Kodeak idatzi behar dituzu libreta horretan eta pista batek hurrengora eramaten zaitu.

I-Helburua da koadro bat eskuratzea eta gelatik ateratzea.

Zuek lortu zenuten, ezta?

I-Nik ez. (barreak)

R-Koadrila bi taldetan banatu zen. Ni lehenengo taldean joan nintzen eta lortu genuen.

I-Baina guk ez.

R-Guk aukera izan genuen hurrengo taldea ikusteko, gure koadrilakoak hain zuzen. Animatu ginen eta esperientzia polita izan zen.

Ikustea, denborak alderatzea... hasieran nahiko parean geunden denboraren aldetik baina gero taldearen arabera gauzak aldatzen dira. Talde batek agian azkar topatzen du pista bat eta beste batek ez du horretan erreparatzen.

Horrelako joko batean zer behar da irabazteko?

R-Komunikazioa.

I-Hitz egitea eta pentsatzea.

R-Batez ere koordinazio apur bat. Zerbait topatzen duzunean berehala aipatzea.

Zein da jokoaren alde dibertigarriena?

I-Berehala betetzen dela denbora.

R-Hasieran ez zara denboraz kontziente. Baina berehala betetzen dela ikusten duzu eta urduri jartzen zara.

I-Zerbait lortzen duzunean -kode bat, sarrailaren bat irekitzea- animatzen zara.

R-Aurrera egiten ez baduzu koordinatzaileak pistaren bat sartzen du gelan eta horrek laguntzen du motibatzen eta jokoa animatzen.

Bilboko Arte Ederren Museoan izan zen?

I-Bertan ez da egiten. Alde zaharrean dago, baina istorioaren inguruko azalpenak Arte Ederren Museoan ematen dituzte. Eta suposatzen da lapurtutako koadroa bertakoa dela. Baina Barrenkale kalean dago lokala.

Eta errepikatzeko asmoa duzue?

R-Ez.

I-Saiatuko gara Mad Mansion egiten. Behin eginda, nahiz eta pistak aldatu, ez dauka zentzu askorik, gauza gehienak non dauden badakizu eta.

Mad Mansion-en badaukagu data, maiatzean izango da, 3 hilabeteko itxaron zerrenda dago eta.

Joko horrek zertan datza?

I-Ez dakigu oso ondo baina kontrakoa da. Kasu honetan familia bat bizi da etxean. Zu bere etxean sartu behar zara kuxkuxean ibiltzeko edo zerbait lortzera eta familia konturatu baino lehen atera behar zara. Printzipioz ez duzu ezer lapurtu behar.

R-Esan didate ez dizutela pistarik ematen. Bizitza bakarra daukazu. % 20ak besterik ez du lortzen helburua.

I-Zailagoa da.

R-Gutxienez bi kidek parte hartu behar dute eta gehienez 5.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide