Martxoaren 6an bukatuko da Udalak eskaintzen dituen bi diru-laguntzetara aurkezteko epea. Alde batetik, udalerrian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiak sortzea sustatzeko balioko dituztenak; eta bestetik, Laudion enpresak sortzea sustatzeko izango direnak. Azken hauen helburua langabezian dauden pertsonek beraien kabuz lanpostu berriak sortzen laguntzea da, herrian enpresa berrien sorreraren bitartez.
Laguntza bien kasuan 2013ko urtarrilaren 1etik 2014ko abuztuaren 31 artean enpresaren bat abiatu duten herritarrei zuzendua dago. Eskaera egiteko ezinbestekoa da E.I.Z erreferentziatzat hartuta funtzionamenduan gutxienez hiru hilabete eman izana.
Informazio gehiago eskuratzeko www.laudio.eus webguneko Diru-laguntzen atala kontsulta liteke, 94 403 49 80 telefonora deitu edo Tokiko Garapen Agentziarekin harremanetan jarri garapenagentzia@laudiokoudala.net helbidearen bidez.