Mikel Ayllonen "Ez tiro egin anbulantziei" eleberria, argitaratzeko gertu

Erredakzioa 2015ko ots. 18a, 09:25

2013ko irailean jaso zuen Mikel Ayllon idazle laudioarrak Igartza saria. Ez zuen jada egina zeukan lan bategatik jaso, bukatzeke zuen proiektu batengatik baizik. Ordutik hona proiektu hori garatzeko denbora izan du Ayllonek, eta martxoaren 4an aurkeztuko du emaitza Elkar argitaletxearen eskutik: Ez tiro egin anbulantziei eleberria.

2013ko irailean jaso zuen Mikel Ayllon idazle laudioarrak Igartza saria. Ez zuen jada egina zeukan lan bategatik jaso, bukatzeke zuen proiektu batengatik baizik. Ordutik hona proiektu hori garatzeko denbora izan du Ayllonek, eta martxoaren 4an aurkeztuko du emaitza Elkar argitaletxearen eskutik: Ez tiro egin anbulantziei eleberria.

Idazle laudioarrak aurreratu du idatzi duena ez dela nobela arrunt bat, “ez-leku eta ez-denbora batean gertatzen den ez-ekintza bat kontatzen duen ez-nobela bat” baizik. Ugariak dira, Ayllonen esanetan, liburua ezohiko egiten duten elementuak. Alde batetik, kontaeraren ordena. Atzekoz aurrera doa kontakizuna, “ondorioak arrazoien aurretik jarrita”. Horrela, “kartzelatik eta heriotzatik”, “maitasunera” eta, bukatzeko, “borroka nahi, amets eta grinetara” egiten du salto nobelak, Ayllonek azaldu duenez.

Zehaztu gabeko mundu distopiko batean dago istorioa girotua, baina Ayllonek ziurtatu du ez dela horren handia gaur egungo munduaren eta jendarte distopiko horren arteko aldea. Izan ere, bere ustez, “oso agerikoa da orain arte balio izan duten paradigma guztiak gainbehera datozela”. Liburuko bi protagonistak “mundu zaharraren gainbeheraz” ohartuko dira. Egoera horren aurrean bakoitzak hartutako erabakiek gidatuko dute Ez tiro egin anbulantziei eleberria, amaieratik hasierara.

Hala, eleberria bera da idazle laudioarrak eginiko ekarpena mundu zaharrari “amildegian behera” bultzatzeko. “Horregatik behar nuen kontatzeko beste modu bat, modu ezinbestean deseroso bat”. Hainbat teknika narratibo erabili ditu Ayllonek horretarako, eta azpimarratu du istorio nagusia “azpitik” joango dela, “lerro arteetan, elipsietan eta isilueetan”. Hala, eleberria filma bat izango balitz “ohikoan baztertuak geratzen diren planoekin” osatua egongo litzatekeela azaldu du, “filma osatzeko beti bazterrean uzten diren zatiekin, ustez ez daukatelako nahikoa interesik, nahikoa edertasunik, nahikoa eztandarik, nahikoa ekintzarik, nahikoa sexurik, nahikoa artifiziorik”.

Bigarren liburua
Ez tiro egin anbulantziei da Ayllonen lehenbiziko nobela, baina ez argitaratu duen lehen liburua. 2006an Gerezi gorrien garaia argitaratu zuen Paul Asensiorekin batera. Bi idazleek Entzutegi Nazionalean beste hamarnaka gazterekin batera izan zuten epaiketaren kronika jasotzen zuen lanak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide