"Talde gisa Espainiako Atletismo Txapelketan egongo gara"

Erredakzioa 2015ko ots. 18a, 09:46

ARIANE EGUILUZ (Laudio, 1998) herriko atletismo taldeko kidea da eta krosean lorpen nabarmenak izan ditu urte hasieran. Langraitzen Arabako Txapelketa irabazi du eta orain erronka gehiago izango ditu.

Langraitzen Arabako txapelketa irabazi zenuen, zer nolako esperientzia izan zen?

Bi urtez bigarren postua lortu dut eta aurten aukera asko nituen lehenengoa izateko. Oso pozik bukatu nuen txapelketa eta nahiko gustura ibili nintzen.

 

ARIANE EGUILUZ (Laudio, 1998) herriko atletismo taldeko kidea da eta krosean lorpen nabarmenak izan ditu urte hasieran. Langraitzen Arabako Txapelketa irabazi du eta orain erronka gehiago izango ditu.

Langraitzen Arabako txapelketa irabazi zenuen, zer nolako esperientzia izan zen?

Bi urtez bigarren postua lortu dut eta aurten aukera asko nituen lehenengoa izateko. Oso pozik bukatu nuen txapelketa eta nahiko gustura ibili nintzen.

 

Igande honetan Euskadiko Kros Txapelketan aritu zara, ezta?

Bai, talde osoak parte hartu zuen. Nik 7. postua eskuratu dut eta pena izan da, 6. postutik aurrera Espainiako Txapelketan aritzeko aukera izaten baituzu.

Baina talde gisa 2. postua eskuratu genuen guztiok batera eta ondorioz Espainiako Atletismo Taldeen Txapelketan egongo gara.

 

Neskak zarete bakarrik taldean?

Mutilak eta neskak daude taldean baina gero neskek alde batetik eta mutilek bestetik parte hartzen dute txapelketetan.

Lehenik eta behin krosa egiten dugu eta udaberrian pistan izango ditugu lasterketak.

Nik krosa nahiago dut. Askoz dibertigarriagoa da eta hobeto moldatzen naiz. Oso gustara aritzen naiz.

 

Emaitza oso onak lortu dituzu. Zer da beharrezkoa horretarako?

Ona izatea gauza garrantzitsua da baina asko entrenatu behar da. Nik agian entrenamendurik gabe ez nituzkeen horrelako posturik lortuko.

Aurten denbora izan dut entrenatzeko eta ondo ibili naiz.

Nahiko gogorra da. Egunero entrenatzen dut ostiraletan ezik. Ordubeteko entrenamenduak dira eta ez dira berdinak beti.

Maiz taldearekin entrenatzen dut baina beste batzuetan ikasketak direla eta ez dut hainbeste denborarik eta bakarrik edo aitarekin entrenatzen dut.

Nagusiki korrika egiten dut erresistentzia lantzeko. Bestalde arintasuna ere jorratzen dut. Badaude ere gimnasia ariketak.

Dena den, normalean serieak eta erritmo aldaketak egiten ditugu. Noizean behin mendira edo hondartzara joaten gara entrenatzera.

Gogorrena eguraldi txarrarekin entrenatzea da.

 

Zer nolako ibilbidea egin duzu atletismoan?

Txikitatik hasi nintzen atletismoan eta hasieran ez nintzen hain ona, baina apurka-apurka hobetuz joan naiz orain lortutako dominak eskuratu arte.

Nire aita betidanik krosean ibili da, oso gaztea zenetik eta nire ahizpa ere hasi zen baina duela urte batzuk utzi zuen.

Aitak animatzen nau eta askotan berarekin joaten naiz entrenatzera baina aparte nire entrenatzailea daukat.

 

Sendotzen ari da atletismoa Laudion?

Bai, nire taldean 4 neska gara eta askotan elkartzen gara kalean edo Ellakurin korrika egiteko.

Giroa nahiko ona da, guztiok elkar ezagutzen dugu duela urte asko, elkarrekin hasi genuelako eta jende gehiago gehitzen ari da.

Gero eta jende gehiago animatzen ari da. Txikien taldea handitu egin da.

 

Noiz da Espainiako Txapelketa eta zein da zure egoera oro har?

Hurrengo igandean da Espainiako Txapelketa.

Nire aldetik ikasketekin zaila da kirol egitea baina momentuz ondo uztartzen dut. Etorkizunean beharbada lehentasun batzuk finkatzea baina nire asmoa ez da kirola uztea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide