EAJk prentsa oharraren bitartez erantzun dio LAB sindikatuak egindako kritikari. Laudioko talde jeltzaleak adierazi du harrituta dagoela sindikatuak aste honetan egindako salaketarekin, besteak beste, aipatutako auzia iazko urte bukaeran eztabaidatu zelako.
Bestalde, EAJk aipatu du oposizioan dauden beste taldeekin batera Bilduko udal gobernu taldeari eskatu diotela klausula sozialak txertatzea kontratazio publikoaren esparruan.
Horretaz gain jeltzaleek aldarrikatu dute langileen subrogazio klausulak bultzatu dituztela eta era berean iradoki dutela gai horiek Tokiko Enplegu Mahaian jorratu behar direla.
EAJk LAB sindikatuari zein gainerako eragile sozial eta sindikalei gonbidapena luzatu die Tokiko Enplegu Mahaian parte har dezaten Laudioko talde politikoekin batera krisialdiari aurre egiteko.
Bestalde, LAB sindikatuaren mozioaren harira EAJk aurkeztutako testu alternatiboa helarazi dio hedabideei eta erantsitako fitxategian irakur daiteke.