Alvaro Ruiz Cuestak uko egin dio zinegotzia izateari Laudion eta bere ordez Luis Rabanera de Pisón arituko da. Popularra Ramón Rabanera Arabako Ahaldun ohiaren semea da. Zinegotzi berriaren aitak Arabako Foru Aldundia gidatu zuen bi legealdiz eta egun senatuko mahaian ardurak ditu.
PPk hedabidetan azaldu du etorkizuneko apustu garrantzitsua egin duela Luis Rabaneraren bitartez, esparru pribatuan ibilbide luzea egin baitu eta alderdiari freskotasuna ekarriko dio, popularren ustez.
Alvaro Ruiz Cuesta ia hiru urtez izan da zinegotzi, Carlos Urquijo ordezkatuz sartu zen politikaren munduan eta orain bateraezintasunak argudiatuz utzi du.