Udalak erantzukizuna eskatuko dio Ugarten ehuna jarri zuen enpresari

Erredakzioa 2015ko ots. 11a, 13:50

Pasa den asteko elurteek kalteak eragin dituzte Ugarte Plazan. Udalak bertan jarritako ehuna elurrez bete zen eta pisuak zutabeak kaltetu zituen.

Hasiera batean ehuna moztu zuen udalak pisua arintzeko. Baina teknikarien ustez azpiegitura oso kaltetuta zegoen eta lurrera botatzea erabaki zuten.

Ostiralean eraitsi zituzten zutabeak. Ehunak 17.000 euro inguru balio izan zion udalari eta 10 urteko bermea zuenez, instalatu zuen enpresari gertatukoaren erantzukizunari aurre egiteko eskatuko dio. Bestalde, Ugarte Plazako irisgarritasun erreformak laster abiatu behar dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide