Urtebeteko kartzela zigorra ELAko 2 kiderentzat Tomas Acha enpresako gatazkaren harira

Erredakzioa 2015ko ots. 10a, 09:39

ELAko bi militante zigortu ditu Bizkaiko Auzitegiak baldintzazko mehatxuak direla eta. Sindikatuaren eta akusazioaren arteko akordioaren ondorioa izan da epaia eta ELAk berretsi du konfiantza osoa duela zigortutako militanteengan.

Adostutako zigorra urte betekoa izan bada ere, modu horretan sindikalistek saihestu dute kartzelara joatea. Horretaz gain 6.000 euro ordaindu beharko diote Tomas Acha enpresako jabeei eta sufragio pasiboa galduko dute kondena irauten duen bitartean. Hau da, ezingo dira hauteskundeetara aurkeztu.

Tomas Acha enpresako gatazka

Epaiketa Laudion oihartzun handiko lan gatazka baten azkenengo atala izan da. Tomas Acha enpresan 2011n hasi ziren arazoak. Beharginek % 25eko murrizketa onartu zuten soldatan krisialdiari aurre egiteko. Gero, soldatak kobratzeko zailtasunak hasi ziren enpresan eta 3 hilabete dirurik jaso gabe eman ostean,  2012ko hasieran Tomas Acha enpresako langileek greba mugagabea abiatu zuten.

Zuzendaritzak kaleratzeekin erantzun zuen eta horrek lan gatazka zakartu zuen. Langileek mobilizazio eta salaketa publiko ugari antolatu zituzten.
Martxoaren 2an ELAko 4 militante atxilotu zituen Guardia Zibilak sindikatuak Basaurin duen egoitzan. Antza, sindikatuak akordio ekonomikoa lortu zuen enpresako zuzendariekin. Horren ondorioz enpresako jabeek 238.000 euro ordaindu behar zituzten langileekin zeuden zorrak kitatzeko eta gatazka bukatutzat emateko. Baina jabeak dirua ELAko egoitzan utzi zuenean Guardia Zibilarekin agertu zen eta 4 militante atxilotu zituen, estortsioa leporatuz.

Hilabete batzuk geroago akordiora heldu ziren langileak eta Tomas Achako jabeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide