LABek gogor kritikatu du oposizioko udal-taldeen jarrera

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2015ko ots. 10a, 08:50

LAB sindikatuak, prentsa ohar baten bitartez, bere balorazioa azaldu du iragan abenduan Laudioko udalbatzan aurkezturiko mozioari talde politiko ezberdinek emandako erantzunaren harira.

Mozio horretan, Udalak hainbat lan eta zerbitzu betetzeko azpikontratatutako enpresek bete beharreko zenbait klausula sozial biltzen ziren, besteak beste lanpostuak mantentzearen subrogazio, lan baldintzen eta soldaten bermeekin. Horretaz gain, enpresa hauek Hitzarmen Kolektiboak errespetatzearen eskaera jasotzen zen mozioan.

LAB sindikatuak, prentsa ohar baten bitartez, bere balorazioa azaldu du iragan abenduan Laudioko udalbatzan aurkezturiko mozioari talde politiko ezberdinek emandako erantzunaren harira.

Mozio horretan, Udalak hainbat lan eta zerbitzu betetzeko azpikontratatutako enpresek bete beharreko zenbait klausula sozial biltzen ziren, besteak beste lanpostuak mantentzearen subrogazio, lan baldintzen eta soldaten bermeekin. Horretaz gain, enpresa hauek Hitzarmen Kolektiboak errespetatzearen eskaera jasotzen zen mozioan.

Mozioa udalbatzan bozkatu zenean Bilduk baino ez zuen aldeko bozka eman, EAJk kontra egin zuen eta PSOE, PP eta Omnia udal-taldeak, berriz, abstenitu ziren.

Horrek Bildu eta EAJren arteko berdinketa teknikoa suposatzen zuenez mozioa berriz ere bozkatzea erabaki zen. Bigarren bozkaketa horretan alkatearen, Bilduko Natxo Urkixoren, bozkak kalitatezko izaera izango zuen eta, ondorioz, proposamena aurrera atera ahal izango zen.

Hala ere, bigarren bozkaketa horretan, PPk abstentzioa kontra bozkagatik aldatu zuen eta proposamena ez zen aurrera atera, popularren eta jeltzaleen kontrako bozkaren ondorioz.

LABek PPren jarrerarekiko harridura handiegirik ez du adierazi, euren esanetan “guztiok dakigu nola defendatzen duten lan erreforma ezberdinak eta euren apostua lan mundua norbanatzeko”. Aldiz, gogor kritikatu du PSOE eta PNV udal-taldeen jarrera: “Harritu gaituena PNV eta PSOEko jarrera egunero agertzen baitira hedabidetan euren lehentasunak pertsonak eta beraien lan baldintzak direla esanez. Baina esaten dutena gauzatzeko pausoak emateko momentua iristen denean langileriaren eta lan baldintzen kontra agertzen dira, aldiz, enpresarien eta euren etekin ekonomikoen alde agertzen dira.”

Era berean, LABek adierazi du Omnia taldearen abstentzioaren aurrean: “Omniaren babes eza ere harritu gaitu. Ezkertiartzat jotzen den taldea, non bizilagunen eta hauen eskubideen babesle moduan azaltzen den, ez dira gai izan mozio honen alde agertzeko. Ez dira kapaz izan Laudiorako, enpresa pribatuen bitzartez, lanak egiten dituzten langileentzako baldintza eta eskubideak bermatzea.”

Sindikatu abertzaleak, bide batez, gogoratu du tankera berdineko mozioak bestelako zenbait instituziotan onartzea posible izan dela, Nafarroako Legebiltzarrean, Gipuzkoako Aldundian edota zenbait udaletan kasu. 2013an Laudioko udalbatzak aurtengoan atzera bota denaren antzeko mozio bat onartu zuen, baina bertan ez ziren azpikontratek bete beharreko neurri sozialak zehazten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide