Laudioko atleta Euskadiko pista estaliko txapelduna izan da 400 metroko proban. Berrehun metrokoan bigarren postua eskuratu du.
Asteburu honetan Euskadiko pista estaliko txapleketak jokatu dira Anoetan (Donostia), eta Geraxane Ussia laudiarrak aurreko igandean Erreginaren Kopan eskuratu zuen garaipenari segida eman dio, berriro ere lehenengo postua eskuratuta eta , hortaz, Euskadiko txapeldun titulua. Ussiak Aiaraldeari adierazi dionez, ez zuen marka “bereziki ona egin” -57.22 egin zuen-, baina “bakarrik eta gustura” joan zen lasterketa osoan zehar, distantzia horretan duen trebezia erakutsiz.
Laurehun metroko proban ez ezik, Ussia 200 metroko proban ere lehiatu zen, eta horretan bigarren postuan sailkatu zen (25.15), Alazne Furundarena gipuzkoarraren atzetik (24.04).