Saharar Estatuaren aldarrikapenaren 39. urteurrena gogoratzeko egitarau zabala

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko ots. 7a, 09:40

Saharar Estatuaren aldarrikapenaren 39. urteurrena gogoratzeko aste kulturala antolatu du Etawasol elkarteak otsailaren 23tik 28ra.

1976ko otsailaren 27an aldarrikatu zuten Saharako Errepublika, urte luzez Espainiar kolonialismoaren menpean egon ostean. Horrek Maroko eta Mauritaniaren kontrako guda piztu zuen eta oraindik irauten du Marokok herri Sahararran gauzatutako okupazioa.

Saharar Estatuaren aldarrikapenaren 39. urteurrena ospatzeko aste kulturala antolatu du Etawasol elkarteak otsailaren 23tik 28ra.

1976ko otsailaren 27an aldarrikatu zuten Saharako Errepublika, urte luzez Espainiar kolonialismoaren menpean egon ostean. Horrek Maroko eta Mauritaniaren kontrako guda piztu zuen eta oraindik diraute Marokok herri Sahararraren aurka burututako sarraskiak.

Urteurrena ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute: aste osoan zehar Saharako kultura eta industria tradizionalaren inguruko erakusketa egongo da ikusgai Laudioko kultur etxean; hitzaldiak  ere eskainiko dituzte Saharako okupazio zein Euskal Herriarekin duen harremanaren inguruan; bukatzeko, otsailaren 28an jai eguna ospatuko dute Laudioko Aldai plazan.

Egitaraua

Otsailaren 23an ekingo diote Aste kulturalari, 19:30tan burutuko den “La causa saharaui, el derecho de autodeterminación y el Plan de Paz en Sahara Occidental” . Hitzaldia Lih Bairuk-en eskutik dator, bera Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren ordezkaria da Euskadin.

Otsailaren 24an hiru hitzaldi antolatu dituzte 18:00etatik aurrera. Lehenengoa Hassana Aliak, giza eskubideen ekintzaileak, hemango du: “La realidad de los derechos humanos en los territorios ocupados y el papel de la intifada pacífica saharaui”. 18:45etan  Fatma Algalia Mohamed Salem, poeta saharauiak Saharako kulturaren inguruan mintzatuko da “La cultura saharaui: fuente de la identidad del pueblo saharaui y la sostenibilidad de una entidad independiente” izeneko hitzaldian. Eguneko azken hitzaldia 19:30tan izango da eta honetan Marokok Saharan altxatutako harresiaz mintzatuko dira Harresiaren kontrako Nazioarteko Konferentziako kideak.

Otsailaren 27an "Raices y Clamor" film laburra proiektatuko dute 19:00etan eta ostean Euskal Herria eta Sahararren arteko harremanak izango dira hizpide María Lopezek, saharaui herriaren aldeko mugimendu solidarioaren presidenteak, burutuko duen hitzaldian

Aste kulturalari amaiera emanez, otasilaren 28an Saharar Estatuko adierazpenaren 39. urteurrena ospatuko dute Aldai plazan. Festa giroan igaroko dute eguna. 11:00etatik aurrera Saharako musikariak, henna tailerrak, tea, kuskusa, bertako artisauen produktuak eta beste hainbat ekintza burutuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide