Martxoaren 25ean igaroko da Korrika Aiaraldetik

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2015ko ots. 7a, 09:00

KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Bi urterik behin egiten den lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du etengabe eta hala izaten da gure eskualdean ere bai. Hori dela eta, eskualdeko hainbat herritan prestaketa lanak hasiak dira jada, KORRIKA19ren antolaketan hainbat lagun, talde eta elkarte dabiltza elkarlanean.

KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Bi urterik behin egiten den lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du etengabe eta hala izaten da gure eskualdean ere bai. Hori dela eta, eskualdeko hainbat herritan prestaketa lanak hasiak dira jada, KORRIKA19ren antolaketan hainbat lagun, talde eta elkarte dabiltza elkarlanean.

Hilaren 5ean AEKko ordezkariek KORRIKA19ren aurkezpena egin zuten Laudion Basalarrina euskara elkarteak duen egoitzan. "Gu euskahaldunak gara" dokumentala proiektatu ez ezik, Korrika Kulturalaren bueltan aurreikusita dauden ekintzen berri ere eman zuten. Laudioko AEKko arduradunak azpimarratu zuen moduan hamaika dira laguntza emateko bideak; antolaketan parte hartuz, diruz lagunduz edo KORRIKA19ren berri emanez sare sozialetan, alegia.

Urduñan eta Amurrion KORRIKA19ren aurkezpenak otsailaren 11n eta 12an izango dira, hurrenez hurren. Urduñako aurkezpena Kultura Etxean izango da 19:00etan, Amurriokoa, ordea, euskaltegian ordu berean.

2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du KORRIKAk hemeretzigarren aldiz. Aiaraldera martxoaren 25ean helduko da goizaldean: Okondora 02:16an, Laudiora 02:55ean, Aiara ra03:53an, Urduñara 05:55ean, Amurriora 06:50ean. AEK-k aurtengo korrikaren ibilbide osoa sareratu du dagoeneko bere web orrian.




LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide