Datorren otsailaren 16an eta martxoaren 25 bitarte, Hirugarren Adineko Elkartegien edizio berri bati ekingo diote Laudion. Jarduera guztiak Laudioko Kultur Etxeko Arraño gelan izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte eta iraungo duten bi hilabeteen astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dira.
Elkartegi horiek batez ere nagusiei zuzenduta egongo dira, baina nahi izanez gero edonork parte hartu ahalko du, sarrera libre eta doakoa izango baita. Eta hau da aurkeztu duten egitaraua:
Otsaila
16 astelehena: Juan José Corcuera psikologoak “Motivación en las personas mayores” hitzaldia emango du
18 asteazkena: La Rondallaren kontzertua
20 ostirala: Alberto Martínez de Santos, psikologo eta sexologoarekin, “Sexualidad en otras culturas” hitzaldia
23 astelehena: Iñigo Sarriugarte, EHUko Artearen Historiaren irakaslearekin “El hechizo de los nuevos paisajes: arte aplicado a la naturaleza” hitzaldia
25 asteazkena: Victorino Palacios, Arabako ondare txikiaren ikertzailearekin “Patrimonio menor de Llodio” hitzaldia
27 ostirala: Patxi Sánchez-Dehesa argazkilariaren “Peru” ikus-entzunezko erreportajea
Martxoa
2 astelehena: Jesús Rodríguez Solórzano paleontologoarekin “¡Extinción!” hitzaldia
4 asteartea: Sexteto Sin Cortes-ekin kontzertua
6 ostirala: Susana Arechaga, arte historialariarekin “Conoce tu patrimonio astístico, es parte de tu historia” hitzaldia
9 astelehena: Ainhoa Etxeandia, kontsumoan adituarekin “Abuelos y abuelas cuidadores. Su influencia en el fomento de hábitos saludables” hitzaldia
11 asteazkena: José Ramón Mauleón, EHUko Farmazia Fakultateko Soziologiako irakaslearekin “Cambios en la historia de la alimentación y características de la alimentación actual” hitzaldia
13 ostirala: Eneko Etxebarria abenturazale eta bidaiariarekin “Regreso a Turquía” ikus-entzunezko erreportajea
16 astelehena: Juan José Lanz, EHUko Espainiar Literaturako irakaslearekin “Cien años de Platero y yo” hitzaldia
18 asteazkena: Kepa Murua, poeta eta editorearekin “Poesía, arte y creencia” hitzaldia
23 astelehena: Fernando Gómez-Busto, mediko geriatrarekin “Hábitos más saludables, envejecimiento más satisfactorio (1ª parte)” hitzaldia
25 asteazkena: Arabako Ilusionista Elkartearekin magia saioa