Udaletik jakinarazi denez, komunikabide desberdinek zabaldutakoaren aurka, AFAk ez dizkio Laudiori 2014an baino 3 milioi euro gehiago emango. Gobernu taldearen ustearen arabera, Aldundiaren webgunean eskegitako taula batetatik egindako irakurketa okerrean sostengatzen da informazio hori. Izan ere, komunikabide desberdinen arabera 12.000.000 euro emango dizkio AFAk Laudioko Udalari. Akatsa, beraz, zutabeen kalkuluan aurkitu daitekeela uste dute.
2014an 9.185.000 euro jaso zituen Udalak. Aurten, aldiz, 10.065.000 euroko estimazioa egin da. Konparatuz gero, 880.000 euroko aldea dago urte batetik bestera. Horrez gain, pasa den urtean 700.000 euroko gehigarria eman zuen AFAk. Aurten zenbaki berdinaren bueltan ibiliko dela aurreikusten dute. Beraz, zabaldutako informazioan aipatutako kantitatea baino 2.200.000 euro gutxiago jasoko ditu Laudiok.