Euskara Arloak Sorgin Zapatuak programa abiatu zuen lehenengo aldiz 2010ean, aurtengoa beraz, bere 6. edizioa da. Ekimen honen bidez umeen arteko euskararen erabilera sustatu nahi da. Baina, aldi berean, aisialdirako eta formaziorako eskaintza aparta da. Antolatzaileek adierazi dutenaren arabera guztira 20 saio izango dira 2015 urtearen zehar eta estreineko aldiz Ugarteko La Milagrosa ikastetxean burutuko dira horietako hainbat.
Umeek euskara erabil dezaten, ez da nahikoa eskoletara eramatearekin, eskolaz kanpoko orduak ere euskarazko ekintzez bete behar dira eta.
Aurreko edizioetan bezala saioak 17:30etatik 19:30era izango dira eta 5-12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude. Sarrera doakoa da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.
Hurrengo hitzordua ludotekan izango da otsailaren 7an Blandiblue, Mad Science zientzia taldearen eskutik.