Laudioko atleta nagusi izan da Anoetan jokatu den estatuko kluben arteko txapelketan. Bere taldeak, FC Barcelonak, 2. postua eskuratu du.
Pista estaliko Espainiako txapelketan brontzezko dominaz jabetu ostean, Geraxane Ussia laudiarrak berriz erakutsi du 400 metrotako distantzian duen trebezia, eta igandean Anoetako pistan jokatutako Erreginaren Kopan, estatuko kluben arteko txapelketan, irabazle izan zen. 55.83ko marka lortu zuen, denboraldi honetako markarik onena hobetuz.
Geraxane Begoña Garridori (Simply-Scorpio) nagusitu zaio 8 zentesimako aldearekin, eta hirugarren postuan Larraitz Bergara (Atlético San Sebastián) gasteiztarra sartu zen. Laudiokoa FC Barcelona taldean dabil denboraldi honetan eta bere taldea bigarren postuan sailkatu zen, València Terra i Mar taldearen ondoren.