Aisialdi guneetan estalkiak jartzea adostu dute

Erredakzioa 2015ko urt. 30a, 14:53

Alderdi guztiek adostu dute asteleheneko udalbatzan ume eta pertsona nagusien aisialdi guneetan estalkiak jartzearen aldeko mozioa. Hasiera batean sozialistek aurkeztu zuten testua baina gero EAJrekin lortu zuten akordioa.

Alderdi guztiek adostu dute asteleheneko udalbatzan ume eta pertsona nagusien aisialdi guneetan estalkiak jartzearen aldeko mozioa. Hasiera batean sozialistek aurkeztu zuten testua baina gero EAJrekin lortu zuten akordioa.

Bilduk, aldiz, mozio alternatiboa prestatu zuen. Hala ere, udal osoko bilkuran gai horren inguruan egindako eztabaidan alderdi guztiek adierazi dute estalkiak jartzearen alde daudela. Ondorioz, etenaldia egin ostean, testu bateratua aurkeztu eta onartu dute talde guztien botoen bitartez -Omnia, PP, PSE-EE, Bildu eta EAJren botoekin, alegia-.

Akordioari esker umeen parkeak eta pertsona nagusiek ariketa fisikoa egiteko dauzkaten guneak aztertuko dituzte eta beharren arabera udalak proposamena gauzatuko du estalkiak jartzeko.

Alderdiek azaldu dute auzo batzarretan maiz agertu den eskaera dela hori.

Tokiko klimatologia dela eta urteko hainbat egunetan ezin dira azpiegitura horiek erabili. Horien egoera ondo analizatu eta gero, erakundeak erabaki beharko du gune batzuk ala guztiak estali behar diren..

 

Santa Luziako plan berezia onartzea mahai gainean

Urtarrileko udalbatzan Santa Luzia Kontserbatzeko Plan Bereziaren bigarren onarpena gauzatu behar zen baina otsailean erabakiko da.

Oposizioko alderdiek udal arloko teknikarien txostenak eskatu dituzte eta mahai gainean geratu da ekimena. Informazio gehiagorekin eztabaidatzeari ekingo diote hurrengo hileko udal osoko bilkuran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide