“Aiaraldearrek badute gustua eta, orokorrean, ondo janzten dira”

Erredakzioa 2015ko urt. 30a, 10:52

MARIA GAVIÑA (Urduña, 1983) moda eta “lifestyle”ari buruzko LBD bloga sortu zuen duela urtebete, Antena 3en laguntzarekin. Moda munduko maila altuko jendearekin aritzeko parada izan du. 

MARIA GAVIÑA (Urduña, 1983) moda eta “lifestyle”ari buruzko LBD bloga sortu zuen duela urtebete, Antena 3en laguntzarekin. Moda munduko maila altuko jendearekin aritzeko parada izan du. 

Ez daramazu denbora asko blogarekin baina makina bat post idatzi dituzu jada, pozik?
Denbora batetik ona, zerbait berrian parte hartzea behar nuen. Moda betidanik izan dut gustuko. Gauzak hala, Antena 3en laguntzarekin, “Blog LBD” weba sortu nuen Wordpressen, nire gustuez eta lifestylez idazteko. Geroago, markekin kolaboratzen hasi nintzen, eta moda ekitaldietara joaten hasi nintzen. Bat-batean, mundu "blogger"an murgilduta ikusi nuen nire burua.

YouTubeko kanal bat ere baduzu...
Youtubeko kanala, "Top Style”, urtebete geroago etorri zen eta, bertan, bestelako moda eta edertasunari buruzko bloggerekin elkarlanean aritzeko aukera daukat. Tendentzia berrien bideoak egin ditugu, arropa konbinatzeko ideiak eman edota ekitaldi konkretu batzuetara joateko ideiak eskaini, kontzertu batera joateko adibidez.

Moda munduko maila handiko jendea elkarrizketatu ahal izan duzu. Zeinekin geratzen gara?
Lorenzo Caprile jostuna elkarrizketatu nuen eta aktoreen artean Mario Casas, Belen Rueda eta Adriana Ugarte elkarrizketatu dut. Guztietatik zerbait ikasi dut, modak puntu desberdinetatik lagundu dio bakoitzari. Caprilentzako, adibidez, moda bere bizimodua da eta aktoreei, ordea, pertsonaietan sartzea errazten die janzkeran.

Itxura ala erosotasuna, zer da garrantzitsuagoa arropan?
Uste dut bien arteko oreka bilatu beharra dela. Biak dira garrantzitsuak, nire ustez.

Armairu handia da Maria Gaviñarena?
Bai, arropa asko daukat baina esan beharra dut aspaldiko arropa ere daukadala gordeta eta noizbehinka janztea gustatzen zaidala.

Esan zure armairuan duzun eta inola ere ez jantziko ez zenukeen arropa bat.
Soineko luze fuksia bat! Ezkontza batean jarri nuen eta garai hartan ikaragarria zela uste nuen. Orain, baina, ez zait gustatzen!!

Eta zer arropa ez litzateke inoiz zure armairuan sartuko?
Moda etengabe aldatzen da. Beraz, orain inoiz ipiniko ez genukeena, agian, hemendik bi urtetara, gehien gustatzen zaigun prenda da. Hala ere, bota zuri batzuk ez nituzke sekula jantziko.

Busti zaitez, ondo janzten da Aiaraldeko jendea?
Aiaran eta Euskadin orokorrean, jendea apaintzen da ogia erostera joateko eta guzti. Janzteko moduan nabarmentzen da hori. Gure auzokideek gustua daukate eta termino orokorretan, ondo janzten dira.

Dirua behar da ondo janzteko?
Ez dut uste. Garrantzitsuena gustua edukitzea da. Gaur egun poltsiko guztientzako dendak daude eta, diru pixka batekin, ondo jantzi gaitezke.

Edertasuna barruan dagoela diote...
Nahiz eta edertasuna barrutik joan, kanpotik zaintzea ere beharrezkoa da! Janzteko moduak asko esaten du gure pertsonalitateaz.

Modaz pasatu dira koloretako txandalak eta bestelako arropak. Gaur egungo modarekin ere hori gertatuko da etorkizunean?
Moda beti dago aldatzen. Nork esanen zigun 80ko hamarkadako alkandorak edo larruzko galtzak bueltatuko zirela?

Gustuko duzu zuri arropa oparitzea? Edo urtebetze, gabonetan... oparituko dizutenaren beldur zara?
Bakarrik arropa oparitzen dut ziur nagoenean besteak gustuko izango duela, bestela, beste gauza batzuk oparitzea nahiago dut. Zorionez, azkeneko urtetan niri oparitu didatena asko gustatu zait.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide