Otsailaren 18an emitituko duen saioa grabatzen dago “No es país para sosos” ETBko telebista-programa Laudion.
Programak sukaldaritza hartzen du ardatz eta herriko sukaldari batekin arituko da, Angel Ortizekin alegia, Rakataplako kidea dena. Hainbat sari lortu duen laudioarrak sukalkia egingo du. Asmoa da Bermeoko beste sukaldari batekin lehiatzea.
Herrian Pelukas ile-apaindegiko jabeak ere parte hartuko du, Ander Gonzalez aurkezlea gidatuko du eta Laudiori buruz hitz egingo dio. Dagoeneko grabaketak egin dituzte ile-apaindegian. Aiaraldea.eus egon da une horietan argazkiak egiten.
“No es país para sosos” programak udan hasi zuen bere ibilbidea ETBn eta emaitza arrakastatsuak izan dituenez eredua apur bat aldatuz denboraldi berriari ekin diote.