Laudio Ikastola Krosaren edizio berria egingo dute otsailaren 8an

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko urt. 29a, 10:08

Otsailaren 8an, XIX. Laudio Ikastola krosa lehiatuko da Lamuza Parkean. Urtero bezala Laudio Ikastola Krosa helburu argi batekin dator, euskara eta kirola uztartzea.

Aurtengo edizioa Arabako eskolarteko txapelketaren barruan antolatu den proba izango da eta 2001 eta 2006 urte bitartean jaiotakoek izango dute bertan parte hartzeko aukera.

Otsailaren 8an, XIX. Laudio Ikastola krosa ospatuko da Laudioko Lamuza Parkean. Urtero bezala Laudio Ikastola Krosa helburu argi batekin dator, euskara eta kirola uztartzea. Aurtengo edizioa Arbako eskolarteko txapelketaren baitan burutuko den proba izango da eta 2001 eta 2006 urteen bitartean jaiotakoek izango dute bertan parte hartzeko aukera.

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera krosari. 2001 eta 2002 urteetan jaiotako emakumezko infantilak izango dira parte hartzen lehenak 2.000m-ko lasterketan, gizonezko infantilak 11:15etan hasiko dira 3.500m-ko zirkuitua osatuz. Alebinak izango dira hurrengoak, emakumezkoak 11:35etan eta gizonezkoak 11:45etan, hauek 1.500 eta 2.500 metroko zirkuitua osatu beharko dute hurrenez hurren. Benjaminak, 2005 eta 2006 urteetan jaioak, izango dira lehiatzen azkenak, emakumezkoak 12:00tan 1.000m-ko lasterketan eta gizonezkoak 12:10etan 1.500m-ko lasterketan. Lehen hezkuntzako 2. mailatik beherako ikasleek erakustaldi lasterketan parte hartzeko aukera izango dute eguerdi partean.

1997an izan zen Laudio Ikastola krosaren lehenengo edizioa. Ikastolako Eskolaz Kanpoko Ekintzen batzordetik sortu zen ideia, bereziki seme-alabak atletismoan zituzten gurasoengandik. Garia hartan atletismo froga guztiak Gasteiz aldean egiten ziren Etxaurren Ikastolak antolatzen zuen krosa salbu. Egoera horren aurrean, Laudioko atletismo taldeko entrenatzaile zen Edu Frutosekin jarri ziren kontaktuan Laudio Ikastola Krosa elkarlanean antolatzeko. Euskara eta kirola uztartzeko helburuaren baitan urte askotan Ikastolen elkarteak bultzatutako "Euskaraz bizi" dinamikaren barruan sartuta egon da krosa eta hainbat urtez "Euskaraz bizi krosa" izenpetu da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide