Arabako Foru Aldundiak lortu du Markixana eta Basaurbeko lurzoruen erosketak ekarpenik ez egitea. Azkenean Ura Agentziak hartuko du bere gain desjabetzek suposatuko duten kostua. Ondorioz 2,5 milioi euroko inbertsioa egiteko hitzarmena eskaini dio Urak Kantauriko Urkidetzari, erakunde horrek desjabetzak kudeatu ditzan.
Diru horrekin Markixana eta Basaurbeko Araztegiak kokatuta egongo diren lursailak erosiko dira. 2015ean 850.000 euro eta 2016an 1.600.000 euro erabiliko dira horretarako, hurrenez hurren.
Hori guztia gauzatuko balitz Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin hartutako konpromisoa bete beharko luke aipatutako araztegiak eraiki ez ezik, zenbait kolektore ere instalatzeko.
Lan guztiek 90 milioi euroko aurrekontua daukate eta azken hilabeteetan alderdi eta erakundeen aldetik hainbat ekimen eragin dituzte egoera desblokeatzeko.