Hassanna Aalia 26 urte ditu eta Sahararen askapenaren aldeko ekintza baketsuak egiteagatik Marokora eraman nahi dute espetxe batean lau hilabete egon dadin. 2011ko urritik, Euskal Herrian dago eta epaituko zituzten pertsonen zerrenda ezagutu zenean, bere izena barne zegoela ikusi eta asilo politikoa eskatu zion Gobernu espainiarrari.
2013ko otsailaren 17an, bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten, beste 24 ekintzailerekin batera. Espainiako Gobernuak, 2015eko urtarrilaren 19an eman zion erantzuna bere eskaerarik, ezetza emanez eta Mendebaldeko Saharara kanporatuko dutela jakinaraziz. Hau horrela ikusita, Amaiurrek asilo politikoa ematea eskatu dio PPri.
Guzti hau salatu eta Hassannari elkartasuna helarazteko Laudion ostegunean (29) mobilizazioa egongo da, Lamuza plazan arratsaldeko zazpiretan (19:00).