Auzo batzarren eskaerak bideratzeko mozioak udalbatzan

Erredakzioa 2015ko urt. 23a, 13:36

Astelehenean egingo den udal osoko bilkuran bi mozio ezberdin aurkeztuko dituzte PSE-EE eta EAJ alde batetik eta Bilduk bestetik.

Bi mozioek herritarrek auzo batzarretan egindako iradokizunak izango dituzte ardatz. Azkenengo auzo batzarretan zenbait auzokidek proposatu zuten estalkiak jartzea herriko hainbat puntutan.

Horren harira, PSE-EE eta EAJren testuak azaltzen du Laudion dauden zenbait aisialdi eremu batzuk -umeentzako parkeak eta pertsona nagusientzako kirola egiteko tresnak dutenak- ez direla erabilgarriak urtearen zati handi batean eguraldiaren ondorioz.

Horri aurre egiteko, gune horietan estalkiak jartzeko eskatzen diote udal gobernu taldeari. Eta zehazki bi hilabeteko epea ematen diote Bilduri proposamen teknikoa eta ekonomikoa gauzatzeko.

Bilduk arloko batzordetan lan egiteko deialdia

Bilduk beste mozioa aurkeztuko du udal osoko bilkuran PSE-EE eta EAJren eskaeraren aurrean. Gaur egindako prentsaurrekoan Koldo Zabala zinegotziak leporatu die oposizioko taldeei mozio mota horiek hedabidetan agertzeko pentsatuta daudela.

Zabalak azaldu du auzo batzarretan jasotako proposamenak lantzeko esparru egokiena arloko batzordeak direla eta ez udalbatzak. Ideia hori jaso dute testuan.

Gainera, Bilduko mozioak herritarren partaidetza sustatzeko mekanismoak garatzen jarraitzeko konpromisoa adierazten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide