Gasteizko Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak Udaletxeko fatxadan euskal presoak Euskal Herrira bueltatzeko eskatzen duen banderolatako bat kentzea agindu dio Laudioko Udalari Carlos Urquijok bideratutako helegitea ebatziz.
Auzia abiatu zenean, banderola Bilduko zinegotzien ekimenez taldeak Udaletxean duen bulegoaren leihoan eskegita dagoela erantzun zuen Udalak. Izan ere udal talde horren adierazpen askatasunerako eskubidea erabiliz ezarri zela argudiatu zuen Udalak Espainiako Gobernuaren ordezkariaren salaketari erantzunez.
Epaileak berriz Estatuko abokatutzak emandako argudioak berretsi ditu, Urquijoren helegiteak jasotzen zuen neutraltasun printzipioa eta biktimen duintasunerako eskubidearen urraketa argudioari helduz.
Laudioko Udalaren aldetik ez da egun hauetan adierazpenik bideratu epai honen inguruan eta oraindik ere badauka gora jotzeko errekurtsoa bideratzerik.