Arrañoko antena kenduko dute aste honetan, auzokideek urteetan eskatu eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko urt. 20a, 10:01

Urte luzez borrokatu dute Arrañoko auzokideek Abertis enpresak auzoan duen telefonia antena kentzeko. Aste honetan beteko da azkenean haien aldarrikapena.  Gehiegizko altuera zuela eta etxebizitzetatik gertuegi zegoela aldarrikatzen zuten, horrek arrisku handia ekartzen zuela salatuz. 

Urte luzez borrokatu dute Arrañoko auzokideek Abertis enpresak auzoan duen telefonia antena kentzeko. Gaur beteko da azkenean haien aldarrikapena.  Gehiegizko altuera zuela eta etxebizitzetatik gertuegi zegoela adierazten zuten, horrek arrisku handia ekartzen zuela salatuz. 

Antena kentzeko prozesua 2013an hasi zen, Laudioko Udalak eta Abertis enpresak hitzarmena sinatu zutenean. Hitzarmen horretan Abertisek antena lekuz aldatzeko konpromesua hartzen zuen, antena berria etxebizizitzetatik urrun eta 12,5 metro baino gutxiagoko altuera izan behar zuen. Enpresak Udalari leku publikoa erabiltzeagatik ordaindu beharreko kopurua ere zehazten zen, ordurarte enpresak ez baitzuen ezer ordaintzen.

Hilabeteak dira antena berria bere kokaleleku berrian martxan dagoela, Arrañon dago ere bai baina bestea baino leku altuagoan. Antena zaharrak zituen zerbitzu guztiak berrira pasatzea falta zen. Joan zen astean pasa zen antena berrira azken zerbitzua, Telefonicakoa hain zuzen, eta gaur kenduko da beraz Arrañoko antena zaharra. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide