Nerabeengan modu positiboan eragiteko jardunaldiak ikastetxetan

Erredakzioa 2015ko urt. 17a, 10:01

Eskualdeko hainbat ikastetxek jardunaldiak antolatu dituzte hezkuntza eta pedagogia sustatzeko. Laudio Institutuak seme-alaba nerabeak ulertzeko jardunaldiak prestatu ditu, Urtarrilaren 26an hasiko dira eta 18:00etan izango dira hitzaldiak Institutuko liburutegian. Nerabezaroa, drogak, sexu heziketa familian eta teknologia berriak jorratuko dituzte, hurrenez hurren, adituen bitartez.

Eskualdeko hainbat ikastetxek jardunaldiak antolatu dituzte hezkuntza eta pedagogia sustatzeko. Laudio Institutuak seme-alaba nerabeak ulertzeko jardunaldiak prestatu ditu, Urtarrilaren 26an hasiko dira eta 18:00etan izango dira hitzaldiak Institutuko liburutegian. Nerabezaroa, drogak, sexu heziketa familian eta teknologia berriak jorratuko dituzte, hurrenez hurren, adituen bitartez.

Lamuza ikastetxeak ere prestakuntza saioa antolatu du. Gaia “Bi irakasle gelan” izango da. Saioa ikastetxean bertan egingo da urtarrilaren 28an, 14:00-tik 16:00etara.

Prestakuntza saioak Teresa Huguet Comelles-ek eskainiko digu. Psikologo horrek Esplugues-Sant Just-eko psikopedagogia aholkularitza taldean (EAP) lan egiten du. Zazpi urtez Catalunya-ko talde psikopedagogikoen koordinatzailea ere izan da.

Artikulu anitz idatzi ditu eta irakasleen zein psikopedagogoen prestakuntza iraunkorrerako ekintzetan parte hartu du.

Aprender juntos en el aula: una propuesta inclusiva” liburuaren egilea da. Liburu horrek, bi irakasle gelan kooperatuz jarduteko gida eskaintzen du ikasle guztien beharrei erantzuteko eskola inklusiboaren markoan.

Interesdunek Lamuza ikastetxeko telefonoaren bitartez -946720226- edo korreo posta elektronikoz -010338aa@hezkuntza.net- eman dezakete izena.

Laudio Ikastola

Bestalde, Laudio Ikastolak urtarrilaren 16an 5. Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka egin du. Gainera, urtarrilaren 24an tailerra prestatu du Kultur Etxean Azucena Alonso irakasle kolonbiarrarekin. 10:00etan hasiko da saioa.

La Milagrosa

Batxilergoko ikasketak behin bukatuta bakoitzak jarraitu beharreko bidea hautatzen laguntzeko asmoz. Laudioko La Milagrosa ikastetxeak ere hitzaldia egin zuen pasa den astean, “Fullmindness”.

Amurrion ere

Aresketa Ikastolaren jardunaldak urtarrilaren 19tik 23ra izango dira 19:00etan Amurrioko Katekesi aretoan.

XV. Hezkuntza jardunaldi Irekiak itxaropena familian eta hezkuntza formalean ioinarrituko dira. Lehenengo egunean Vidrala enpresako zuzendari ohia den Javier Gutierrezek “Aberastasuna sortzen du? Zure etorkizuna sortzen du? Etikoa al da?” hitzaldia emango du, asteartean Virginia Imaz irakasle eta pailazoak “Humore-sena:erresilientziarako eta itxaropenerako hezi” eta asteazkenean Azucena Alonso irakasle kolonbiarrak “Andereñoa izatea arimaren bizipen bat da eta ez agintzearen teknika” txandak helduko direlarik. Hurrengo egunean Adolfo López de Munain neurologoak jakin-minean hezitzeko aholkuak emango ditu eta bukatzeko Patxi Izagirre psikologoak “Ziurgabetasuna toleratu” hitzaldia eskainiko du.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide